Pertsonaia

(1) El personajeMaría Pilar López de Maturana Bilbon jaio zen 1884ko uztailaren 25ean.

16 urte zituela, Berrizko Gurutze Santuaren mesedetako komentuko barnetegira bidali zuten. Bertan, bokazio erlijiosoa piztu zitzaion, eta 1903. urtean komentuan sartu zen. Orduan, bataioko izena alde batera utzi, eta Margarita Maríarena hartu zuen.

Ikastetxean lan egiten bazuen ere, Jesusen obraren eta hitzaren inguruko grina handia zeukan, eta igorri egin nahi izan zituen: misiolaria izan nahi zuen.

Laster, kide erlijioso eta ikasleen artean zabaldu zen grina hori, eta ikastetxeak “misioetako zenbait jarduera” jarri zituen abian: misioetarako gutunak, diru-bilketak, misiolarien hitzaldiak…

(2) El personajeHala ere, luzaroan itxaron behar izan zuen misioetan zuzen-zuzenean parte hartzeko. Izan ere, 1926. urtera arte, mojek ez zuten klausura aldi baterako uzteko baimenik lortu. Orduan, Berriztik misiorako lehenengo espedizioa irten zen Txinako Wuhurantz. 1927an, beste bat joan zen Marianetara; eta, 1928an, bat gehiago, Karolinetara eta Japoniara. Klausura ixteko baimena aldi baterako zenez, 1930ean misioetako institutu bihurtzeko eskaera egin zuen komentuak. Hau da, kontenplaziozko biziera utzi, eta bete-betean bizi nahi zuten misiolari moduan. Elizako agintariek baldintza bakarra jarri zieten horretarako: komentuko moja guztiek onartu behar zuten, eta halaxe gertatu zen: 94 mojek aho batez bozkatu zuten eraldaketaren alde. Hori dela eta, Berrizko Mesedetako Misiolariak sortu ziren.Mapaweb

Urtebete geroago, Margarita María institutu berriko ama nagusi orokor aukeratu zuten. Lanean hasi berritan, ordea, minbizia zeukala jakin zuen. 1934ko uztailaren 23an, 50 urte bete baino bi egun lehenago, Donostian hil zen.

Bere lana hain garrantzitsua izan zenez, 2006ko urriaren 22an Bilboko Santiago katedralean beatifikatu zuten.