Aretoak

Museo berrian, zazpi areto daude.

Lehenengo hiruretan, monasterioaren beraren historia azaltzen da, sorreratik XX. mendearen hasierara arte, hain zuzen ere.

Hurrengo hiruretan, Ama Margarita Maríaren bizitza eta lana dira hizpide nagusi.

Azkenekoan, ordea, Berrizko Mesedetako Misiolarien Kongregazioko misio-jarduera azaltzen da, baina, batez ere, azken berrogeita hamar urteak aipatzen dira.

Horren osagarri, honako hau guztia ere badago erakusgai: argazkiak, filmak, aldizkariak, liburuak, agiriak, artelanak eta komentuko bizitzarekin zein jarduerarekin lotutako zenbait objektu.

Cookie erabilera

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu. .

ACEPTAR
Aviso de cookies