1. aretoa: Mesedetako Ordena

Bartzelonako Pedro Nolasco merkatariak (h. 1189-1245) presoak eta esklaboak askatzeko erabiltzen zituen bere aberastasunak.

Tradizioaren arabera, gau batean Ama Birjina agertu zitzaion, eta presoen erospenerako ordena sortzeko eskatu zion: Mesedetako Ordena.

Mesedetakoek obedientziaren, txirotasunaren eta kastitatearen ohiko botoak bete behar zituzten. Horrez gain, laugarren botoa ere bete behar zuten, beharrezkoa izanez gero, euren bizia arriskuan jarrita ere kristauak askatzeko konpromisoa hartzen zutelako.

Sala 1  - La orden de la Merced

Cuadro Virgen de la Merced Cuadro Pedro Nolasco