2. aretoa: Komentuaren jatorria

1540. urtean, Berrizko parrokoak, Martín de Aguirresaconak, Berrizko serorategiaren aldeko testamentua egin zuen Gurutze Santuaren komentua sortzeko.

1550ean, klausura ezarri zen komentuan, hiru emakumek Mesedetako abitua hartu ostean. Emakume horietako bat sortzailearen arreba zen.

Komentuko bizimodua latza zen. Mojek etxean bertan eta kanpoan lan egiten zuten bizibidea ateratzeko. Gainera, presoen erospenerako eskupekoak ere bildu behar zituzten Mesedetako Ordenaren helburua betetzeko.

Sala 2  - Los orígenes del Convento

Sala 2  - Los orígenes del Convento