6. aretoa: Margarita María: komentuaren eraldaketa

1903. urtean, Margarita Maríak abitua hartu zuen. Kontenplaziozko bizierari ekin zion, eta, bertatik, Ebanjelioa lurreko leku guztietan zabaltzeko guraria piztu zitzaion.

Hori lortzeko tresna misioak izan ziren. Mesedetako Ordena preso kristauen erospenerako sortu zen arren, berak gizaki guztien artean hedatu nahi izan zuen erospen hori.

Lehenengo eta behin, 1926an, unean uneko zenbait misiotarako baimena lortu zuten. Geroago, 1930. urtean, komentua misioetako institutu bihurtzea lortu zuten bete-betean.

Sala 6: Margarita María: semblanza