Lana

TablaCronológicaMM-web50 urtean bakarrik bizi izan bazen ere, Margarita Maríaren ibilbide espirituala luzea izan zen: ikastetxean sartzea, bere bokazioa piztea, ordenan sartzea, ikuspegi kristautik garatutako hezkuntza-lanean sakontzea, misioetako proiektua abian jartzea…

Aldi berean, bete-betean ere bizi izan zen: ikastetxeko irakaslea, komentuko komendadorea, institutuko ama nagusi orokorra, idazlea, hizlaria…

Zorionez, langile nekaezina zen. Era guztietako liburuez inguratutako lan-mahaian, letra txiki-txikiz eta arreta handiz idazten zuen guztia: hausnarketa espiritualak, proiektuak, jardueren programak, era guztietako ohar erabilgarriak, funtzionalak…

Hona hemen Margarita Maríaren ezaugarri bereizgarrietakoa: antolatzeko –eta kudeatzeko– zeukan gaitasuna. Ekimen guztietako xehetasunak ematen zituen zehatz-mehatz: helburuak, langileen prestakuntza, helmugako laguntzak, hasierako finantziazioa, artapena… Ezer ez zen lotu gabe geratzen. Hori dela eta, zailtasunak zailtasun, Berriztik abian jarritako misio guztiak arrakastatsuak izan ziren.

Era berean, propagandarako gaitasun handia ere bazuela nabarmendu beharra dago: “misioetako gaualdiak” antolatzen zituen, hitzaldiak ematen zituen, artikuluak zein liburuak idazten zituen… Hain zuzen ere, pisu handia izan zuen Espainiako misioetako mugimenduan —ia-ia gizonen mundua baino ez bazen ere—.

Bere gogo bizi kutsagarriaren bidez, begikotasunak zein laguntzak lortu zituen. Laguntza ekonomikoa, bai, baina beste era batekoa ere bai. Agintari erlijiosoek batzuetan ausartegiak ziren proposamenak onartu behar izan zizkioten (klausura uztea, misioetako institutua izatea mesedetakoak izateari utzi gabe…). Lortu egin zuen. Margarita Maríak konbentzitzen jakin zuen, baina, garaiko lekukotasunen arabera, badirudi grina pizteko gai ere izan zela.

Cookie erabilera

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu. .

ACEPTAR
Aviso de cookies