Honakoak izan ziren BMMen lehenengo misio-espedizioetako helmugak (1926-1928): Txina, Marianak, Karolinak eta Japonia. Euren zeregin nagusia emakumeen hezkuntza zen. Hala ere, laster, euren jarduera dibertsifikatu zuten: umezurztegiak, anbulatorioak…
XX. mendeko hirurogeiko hamarkadan, ordea, euren jarduera goitik behera eraldatu zen. Urte haietan, neokolonialismoak gogor esplotatzen zituen antzinako koloniak, hirugarren mundua txirotu egin zen, tokiko gerrak biderkatu egin ziren…
Krisiaren eta itxaropenaren artean