Historia

DSC_6381XX. mendeko hirurogeiko hamarkadatik, Margarita Maríaren omenezko museoa zegoen Gurutze Santuaren komentuan. Sortzailearen biografian eta misioetako institutuak haren bizitzan garatutako jardueretan oinarritutako museoa zen. Batez ere, Margarita Maríarekin eta bere lanarekin lotutako gauzak eta agiriak zeuden bertan.

Museo hartan, ordea, ez zegoen funtsezko zerbait: Berrizko Mesedetako Misiolarien osteko bilakaera eta, batik bat, Margarita Maríaren legatuaren gaur egungo egoera, gaur egun inoiz baino unibertsalagoa eta erlijio artekoagoa da-eta. Gainera, gero eta beharrezkoagoa da Ebanjelioko mezutik urrun gizakientzat batzuetan hain zapaltzailea eta laidogarria den munduan.

Ikuspegi berri hori kontuan hartuta, museoa oso-osorik berritzea proposatu zen.

Jakina denez, Margarita María da hizpide nagusia: bere printzipioak, espiritualtasuna, helburuak, lanak, bere proiektu abangoardista…

DSC_6365Dena dela, Berrizko Mesedetako Misiolariek azken urteotan garatutako jarduera ere badago erakusgai: euren hastapenetatik, emakumeen hezkuntzan oinarrituta –nahiz eta hainbat eta hainbat arlotan lan egin–, gaur egunera arte, gizakien eta ingurumenaren aldeko ekimenak sustatuta. Horrez gain, munduko gaur egungo errealitate ekonomiko eta sozialaren berri ere eman nahi du museoak, baina ez mundu makroekonomikoarena, enpresa handiena eta estatuena, laguntza behar duen jendearen munduaren berri baizik. Alde horretatik, batez ere gazteenentzako bultzagarria izan nahi du museoak, partaidetzazkoagoa den kontzientzia sozial solidarioagoa sortzen lagundu ahal izateko.

Cookie erabilera

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu. .

ACEPTAR
Aviso de cookies