Sortu zenetik, komentuak zenbait artelan bildu zituen. Batzuk mojek eurek ekarri zituzten nobizia moduan iritsi zirenean. Beste batzuk erkidegoak berak agindu zituen komentuko kapera edo gelak apaintzeko, eta beste batzuk dohaintzen bidez lortu zituzten.
Berrizko komentuko arterako etapa oparoena barrokoa izan zen: XVII. eta XVIII. mendeak.
Agirien arabera zenbait artelan desagertu badira ere, bertan daudenek kalitate nabariko multzoa osatzen dutela esan beharra dago.