BMMen jarduerak Berrizko ikastetxearen babesa izan zuen beti, eta, bertatik, misiolari asko irten ziren, gainera.
Vatikanoko kontzilioaren ostean misioaren kontzeptua aldatu egin zen, eta euren jarduketa-eremua hondatutako beste leku batzuetara hedatu zen: Afrika, Erdialdeko Amerika, Hego Amerika, Filipinak…, Espainiako zenbait toki ahaztu gabe, nahiz eta hurbil egon premia handiak ere baitzituzten bertan.
Beti, euren ikuspegi kristautik lan egin dute, Margarita María López de Maturanaren urratsak zein jarraibideak kontuan hartuta.